Olentzeroren Lagunak elkarteak zabaldutako bideo batek gogorarazi duenez, umeek ikazkinaren eta bere oparien zain egon beharko dute etxean.
“Aurten Gabon gaua berezia izango da. Iruñeko txokoetan ez dira musikaren oihartzunak entzungo. Gabon gaua kanta eta melodiarik gabe, zein urte arraroa! Aurten ez dira astoak, zaldiak, antzarak, ahuntzak eta ardiak zurekin etorriko. Eta idiak baserrian geratuko dira lasai “, dio Mirenek Olentzerori irakurritako gutunean. Bideoak Zabalgune eta Alde Zaharreko kaleak zeharkatzen ditu, hutsik, gauez, Ivan Carmona musikari nafarraren La Colina de Asín mazurca entzuten den bitartean.
Iruindarra
Joan den Gabon gauean, 500 laguneko segizioak lagundu zion Olentzerori Paulino Caballero, Gazteluko plaza, udaletxea, Estafeta eta Amaya kalea zeharkatuz. Dantzari, trikitilari eta haurren abesbatzek alaitu zuten kalejira. La Pamplonesaren mendeurrena zela eta, Jesús Garísoain zuzendariak ikazkinari zapia lotzeko ohorea izan zuen.
Aurten, Kristina Saralegik ez ditu bere animaliak ekarriko Leitzatik ikazkinari laguntzeko. Eta txokolatadarik ere ez da izango hilaren 26an San Frantzisko plazan, Olentzeroren kartelen irabazleei sariak ematen zitzaizkien ekitaldian. Txikienak gogoan, Festaroren Youtube kateak azken urteetako negua kantuz ikuskizuna eskainiko du 21: 22an eta 23an, musika eta antzerkia uztartuz.
Pedro Gomez- Diario de Noticias.