Olentzero iparraldean

Olentzeroren ohitura Iparraldean arras berria da. Aipatzen da Sarako herrian, hogeigarren mende hastapenean, eguberri gauean ikazkina ohoratzen zela, bainan gehiagokorik ez. Jakinez Lesaka, Olentzeroren herri nagusia, loturik egon zela Baionako apezpikutegiari erdi aroraino, pentsatzekoa da Olentzeroren figurak leku zerbait ukan zuela Lapurdin eta beharbada
Iparralde guzian, bainan informazio eta ikerketarik ez dago gai horren inguruan, orduan hemen, hunen bersortzea dugu aipatuko, bersortze bat lotua dena Ikastolen sortzeari.

Olentzero, lehen andereñoaren lagun

1967an, Lazkaoko Libe Goñi deitua izan zen Baionarat, iparraldeko lehen Ikastolako klaseaz arduratzeko. Ondotik Ikastola Arrangoitzen plantatu zen eta lehen Eguberrian berean, Olentzero agertu zen Arrangoitzeko plazan eta ondoko urteetan inguruko auzoetan. Hori izan da Olentzeroren garai berrietako lehen agerraldia.

Ondotik Ikastolak sortu arau, Olentzerok bide egin du klasez klase, Eguberriko oporrak urbiltzen zirenean euskal haurren loriatzeko eta ordezkatzeko Bizar Xurik denetan hartua zuen lekua. Bizar Xuriz ari bagira, hau ere ez da aspaldian jabetu orai ezagutzen diogun tokiaz.

60garren hamarkadan telebistarekin eta komertsioaren indarrarekin da bilakatu haurren oparien ornitzailea. Hori baino lehen Jesus haurra zen papel horren jabe, Jesus Haur umil bat, oparien umiltasunaren heinekoa, Bizar Xuri aldiz bilakatu delarik oparotasunaren eta ere gehiegikeriaren ikurra.

Olentzeroren ganat itzul gaiten. Ikastolen mogimendua poliki hazten zen hein berean barreatu da Iparraledean Ikazkinaren ezagutza, beste bide lagun batzu ere izan dituelarik, dantza eta kantu taldeak. Lehenetarik bat Hendaiako Akelarre euskal kultur taldea izan zen, abenduaren 24ean Errepublika plazarat hunen panpina kantuz eta dantzaz ohoratzeko atera zuena, duela 36 urte, Donibane Lohitzuneko Begiraleak taldeak ere lekukoa hartzen zuela laster. Baionan 1974ean izan zen lehen Olentzeroan Adixkideak Angeluko koroak ohoratu zuen ikazkina, Errobi Kantak zonbait urte berantago asto baten gainean ibil aratzen zuela karriketan kantuz Eguberri inguruko larunbat batean.

Klaseetarik karrikarat

Orain Lapurdiko herri eta hiri guziek, Aturri bazterrekoetako batzuetan barne (hau da gune deseskaldunduena), Ikastoletako eta beste eskoletako klaseetarik karrikarat ateratzen dute Olentzero, gehienetan Eguberri aintzineko aste buruan, orduan bukatzen delako eskola. Maiz gizon batek du eremaiten Olentzeroren papela asto bat lagun. Ikatza badu, bainan batez ere goxokiak banatzen ditu, eta batzutan biak, Baionan bezala, gogoratzeko biziak bi alde izan dezazkela. Baxe Nafarroan hiri zentroetan agertzen da eta Xiberuan Maulen noiz behinka.

Eguberri garaian egunkari, irrati eta telebixtan noiz nahi irudi eta aho mihitan da. Adibidez Euskal Irratiek urteetan oren bat emaiten diote, haurrek beren opari eskakizunak egiteko, eta oren hori laburregia da askotan. Bainan saltokietan, leku publikoetan eta etxeetan ere, gutitan agertzen da, Bizar Xuriren hegemoniari ez dio urbiletik ere gaina hartua. Saltokien
erreferentziak beste Frantziako edozein tokietakoak bezalakoak dira, jakinez gainerat asko, denetan ikusten diren marka batzuen ateak direla.

40 urtez, hutsetik karrikarat atera da Olentzero eta adixkideak eta jarraitzaileak baizik ez ditu, Ikastolek eta orai euskal klase publiko eta pribatuek egiten duten indarrari esker, kultur taldek lauzkatu dutena hastapenetik. Bainan erronka nagusi bat badu aintzinean, gizartearen bereganatzea eta batez ere Eguberri garaian, jenden usadioen eragile diren komersio eta erakunde pubikoen bereganatzea. Bainan nork bazter utz lezake luzaz, haurren laguna den horrelako gizon zikin, gaizki ikasi eta traketsa?

On ne sait que peu de chose sur l’existence d’une tradition autour d’Olentzero durant les siècles précédents dans les provinces de Soule, Basse Navarre et Labourd. Tout juste dit-on qu’il était honoré à Sare au début du 20 ème siècle. En Iparralde il faut parler de la renaissance de la tradition d’Olentzero à partir de la fin des années 60, avec la venue de la première andereño d’Ikastola, Libe Goñi de Lazkao. Dés qu’elle commença sa classe à Arcangues, elle lança le premier Olentzero d’Iparralde sur la place du village et c’est ainsi que sa tradition se développa en même temps que les Ikastola. Il remplaça de fait le Père Noël à l’approche de Noël. Les groupes de danses et de chants le mirent en avant, par exemple le groupe Akelarre d’Hendaye qui défile depuis 36 ans sur la place de la République en son honneur. Citons également le groupe Begiraleak à St Jean de Luz, et les choeurs Adixkideak ou Errobi Kanta qui accompagnérent les premiers Olentzero de Bayonne.

Maintenant dans toutes les villes et chefs lieux des cantons, Olentzero défile la plupart des fois le samedi avant Noël, c’est à dire le jour de la sortie des classes. C’est souvent un homme accompagné d’un âne qui joue le rôle du charbonnier et il distribue des bonbons mélangés à du charbon quelquefois. Durant cette période, la presse écrite, les radios et même la télévision y font référence mais il n’est toujours pas présent dans les lieux publics et dans les devantures des magasins où le Père Noël tient le haut du pavé. Mais qui pourra résister encore longtemps à cet ami des enfants rustre et sale ?